Mendi martxaren antolatzaileok interneteko gure txokora etortzea eskertzen dizugu eta ea aurtengo aurpegi garbiketa gustuko duzun.
Bi urtetik behin antolatuko da martxa, urte bikoitietan ekainaren lehen igandean.
Gure nabigatzaile gogokoena firefox da, plataforma anitzekoa, azkarra, librea eta euskalduna.
Webgune honen plantilla Gordon Mackayk sortua da.

Aurreikusi bezala deskonektatuak egon gara. Antolaketaren ondoren merezitako atseden egunak hartu ditugu eta gerora, berriz sartu gara eguneroko dinamikan eta ezin heldu webgune hau eguneratzeari. Barka hainbeste itxaron behar izatea, ea aukeratu ditugun argazkiak atsegin dituzuen. laster arte.
300 partaidek eman dute izena eta ez dago gehiagorentzat tokirik. Eskerrik beroena gure mendi martxan interesa izan duzuen guztioi. Izen emate formulatioa itxi egin dugu eta gurekin harremanetan jartzeko erabili eposta. Izan pazientzia, aste honetan litekeena da gu deskonektatuak egotea familia handitzen baikabiltza.
Pelota partidatan 11 tanto egiten direnean lan erdiak egin direla esaten da. Gaur maiatzak 11 partaide erdiak baino gehiagok egin dute parte hartzeko eskaria, 170 eskari ditugu. Horietatik 150 onartuak daude, diru sarrera egin dutelako.
Transferentzia egitean zuen izen abizenak jartzea ez ahaztu, garratzitsua da.
Iritzi da maiatza eta zerua bezala mendi martxan izena emateko aukera ireki da. Zeru polit hau izan daigun ekainaren 8an.
Izena emateko jo "Parte hartzea" atalera.
Izan ditugu gure laguntzaileekin bilerak eta aurten ere sponsor berdinekin elkarlanean arituko gara.
Aukea, Eroski, Euskadiko kutxa eta Ternua izango dira gure sponsorrak.
Negu oso arina dugula baliatuz, mendian ibiltzeko aukera ezin galdu. Zorioneko berri bat ikusi dut san kristobaletik pasatzean, Aramaioko Udalak garbitu du Durakogaina inguruko pinudia. Garbitu eta hesiak jarri ditu, oinezkoentzat pasabide egokia jarri du.
Meatzerrekako arazori irtenbidea ematen badio Arrasateko Udalak, ea ibilbide originala berreskuratzerik dugun.
Iazko ekitaldia amaitu eta baloratu ondoren, gure ustez merezitako atsedena hartu dugu. Atsedenek duten alde eskaz bakarrera heldu gara, amaierara. Iaz hartu genuen erabaki garratsitsuena, mendi martxa bi urtetik behin antolatzearena izan zen, beraz urte bikoitietan izango da martxa. Hiru handiak izaten den urte eta hilabete berdinean izango da gurea ere, aukeratu beharra duenak aukera beza. Gu askatasunaren sustatzaileok, erabaki hori beti zuzena dela ziur gaude, edozein izanda ere.
Atal bakoitzean aurkituko duzu informazio gehiago.
