Gaur egun hainbat elkarte eta kirol ekintza antolatzalek dirulaguntza politika bitartez finantzatu nahi izaten dira. Era duina da, guk inondik inora kritikatzen ez duguna. Ekintza honek bestalde beste era bateko sponsor politika sustatu nahi du. Ekintza honen erakargarritasunerako arrazoiak hainbat dira, bilduko duen jendea anitza eta bere oihartzun zabala espero dugu, aurreko bi ekitalditan ere horrela izan baita.
Antolatzaileok komunikazio plana garatu dugu, ekintzak arrakastaz gain zabalkundea izan dezan. Oinarri honekin ahalik eta iturri gehinetik dirulaguntzak batzen saiatu ordez, gure ekimena publizitarioki erakargarri izango zaien lau sponsor besterik ez ditugu nahi.
Honela gure medio guztiak erabiliz ekintza finantzatuko duten sponsor hauei publizitatea eskeiniko diegu finantziazioaren truke, ekonomikoki medio informatiboetan lortuko luketen oihartzuna baino handiagoa izango dutelakoan.
Gai ekonomikoak eta sozialak harmonia osoz konbinatzen dira EROSKI TALDEAn. Definizio hori erakundearen enpresa-misioan jasota dago, eta bere ibilbidearen bereizgarri nabarmena da.
Printzipio-adierazpen honen atzean EROSKI TALDEAren kooperatiba-izaera dago. Langileek jabetzaren ordezkari gisa, eta kontsumitzaileek bazkide gisa, Administrazio Kontseilua osatzen dute elkarrekin. Kontseilutik eratortzen da, naturaltasunez, kontsumitzailearen aldeko jarduketa nabarmena, eta aise gainditzen ditu banaketa-enpresa baten eta haren bezeroen artean egon ohi diren harremanak.
Kontsumitzaileen eskubideekiko, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren zaintzarekiko eta solidaritatearekiko sentsibilizatuta dauden pertsonen arteko elkargunea da EROSKI FUNDAZIOA, eta hauexek dira bere jardueraren ardatz nagusiak: kalitatezko produktuak eta zerbitzuak prezio lehiakorrean eskaintzea, eta langileek jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan duten partaidetza. Halaber, kontsumitzaileen interesak, ingurumena eta solidaritatea sustatzen ditu erakundeak, eta lan egiten duen gizartean besteak bezalako kide gisa integratzea ere bai.
Garai batean, orain dela urte asko, milaka kilometroko bidaiak egiten zituzten gizakiek lurralde hotzetaraino, janari bila. XVI. eta XVII. mendeetan, euskal bale-ontziak Atlantikoko iparraldera hasi ziren joaten baleak harrapatzera, euskal kostaldean jadanik ez zeudelako.
Itsas zabalean nabigatu zuten, ur ezezagunetan barrena, iparralderantz, Bizkaiko Itsaso zaharraren eta bere portuen segurtasunetik gero eta gehiago urrunduz. Balez betetako urak zituen lurralde batera heldu ziren, horrela: Terranovara. Euskaldunek Ternua deitu zioten. Bertan, hilabeteak ematen zituzten txalupa txikietan egunero-egunero borrokatzen, ez bakarrik inork harrapatzerik nahi ez zuten izaki itzel haien kontra, baita eguraldi izugarri gogor haren kontra ere.
Iparreko haizeen kontra, izotz mehatxarien kontra, etsipenak jotako itsasoaren kontra,hotz ikaragarriaren kontra. Egoera beldurgarri hartan, gizakiek fedearen, ausardiaren eta adorearen poderioz baino ez zuten egiten aurrera. Taldean lan eginez, elkarren mendean, elkarrengan ustea izanik, elkartasunez, besteei emanik. Eta janari-iturri zuten ingurune hura zainduz. Izan ere, gizaki haiek bazekiten itsasoa ez zela beraiena; aitzitik, beraiek ziren itsasoarenak. Eta artean itsasoan bale asko zeuden arren, errespetuz jarduten zuten.
Gaur egun, horrenbeste urte igaro direla, gizakiek milaka kilometroko bidaiak egiten jarraitzen dute. Lurralde hotzetara joaten dira, urrutiko nahiz hurbileko mendietara, edo mendi sekretu zein ezagunetara, ikusitako, entzundako edo irakurritako mendietara, itxiak, zentzuzkoak, basatiak, adiskideak diren mendietara.
Eta borroka egiten dute haizeen kontra, izotz mehatxarien kontra, hotz izugarriaren kontra, eta fedearen, ausardiaren eta adorearen poderioz egiten diete aurre, elkartasunean lan eginez kide guztiak elkarren mendean dauden taldeetan, mantsoenaren erritmoari jarraitzen dioten taldeetan, denek helburu berbera duten taldeetan. Eta hori guztia natura, zapaltzen duten lurra eta mundua errespetatuz, beraiek ere munduarenak baitira. Baleek hotzik pasatzen ez duten mundua. Gizakiek hotzari aurre egiten dioten mundua. Gure mundua. Ternua.
Euskadiko Kutxan, gure bezeroen nahiak eta kezkak gure lanari norabidea eta zentzua ematen dioten oinarriak dira. Lankidetzan eta zintzotasunean errotutako harremanen bidez. Bide beretik eginahalak uztartuz diharduten profesionalak lagun ditugula. Berrikuntza gidari
Entzutea, aztertzea, galdetzea, egiaztatzea,...gure eguneroko jarrerak dira. Horrela, bezeroen kezkak eta zalantzak oso sakon ezagutzen ditugunez, unean uneko eta egoera jakin bakoitzeko premiekin bat datozen proposamen berritzaileak eskaintzen dizkiegu. (txosten ekonomiko soziala 2007)
* Arrasateko kirolgintzaren garapena bizkortzea, eta planteatzen diren ahaleginak eta ekimenak ikuspegi orokorrez koordinatu.
* Eskola eta amateur kirolgintza bideratu eta bultzatzea.
* Kirol modalitate bakoitza praktikatu ahal izateko, herritar guztiei benetako aukera eskaintzea.